Europhysics saria irabazi du Physics Centerreko Andrei Bernevig irakasleak

Donostia International Centerreko irakasleak «ekarpen garrantzitsua» egin du material kuantiko topologiko berriak sailkatzeko

Andrei Bernevig. BERRIA.
Irati Urdalleta Lete.
2023ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
DIPC Donostia International Physics Centerren Ikerbasque irakasle bisitari Andrei Bernevigek irabazi du EPS Europhysics saria. Hauxe Donostia International Physics Centerrek eman duen arrazoia: haien esanetan, «ekarpen garrantzitsua» egin du material kuantiko topologiko berriak sailkatzeko, iragartzeko eta aurkitzeko. Princetongo Unibertsitateko fisika irakaslea ere bada Bernevig.

Azaldu dutenez, EPS Europhysics saria materia kondentsatuaren fisikaren alorreko Europako sari ospetsuenetako bat da. Pertsona batek edo gehiagok materia kondentsatuaren fisikaren arloan egindako aurkikuntza, aurrerapen edo ekarpen nabarmenei ematen diete aitortza.

Bernevigek nabarmendu du saritu duten ikerketa ezinezkoa zatekeela zenbait erakunderen elkarlanik gabe: «Sari honek aintzatesten duen ikerketa egitea ezinezkoa zatekeen nazioarteko erakundeen benetako lankidetzarik gabe; izan ere, Princeton, DIPC, EHU Euskal Herriko Unibertsitatea, Ecole Normale Superieure eta Max Planck institutuko zientzialariek lankidetza estuan jardun dute hamarkada batean baino luzaroagoan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.