Bizkaiko EAJko 600 bat hautetsi eta alderdi barruko karguak dituzten kideekin batzarra egin du Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak, Bilboko Euskalduna Jauregian, herri galdeketa egiteko asmoaren inguruko azalpenak emateko.
Hain zuzen ere, Jaurlaritzak galdeketarako deia egitea guztiz zilegi dela nabarmendu du Ibarretxek, "ez da ilegala, ezta Kontituzioaren kontrakoa ere", esan du, "Euskadi ez baita Espainiaren mendeko zati bat" Ildo horretatik, euskal gizarteak erabakitzeko eskubidea duela nabarmendu du, "bere bidea egitekoa".
Era berean, ETA indarrean den bitartean halako ekimenik ezin dela abiatu diotenen kontra mintzatu da, hain justu, ETA ezin dela euskal gizartearen nahiaren kontrako trabatzat erabili argudiatuta. "Aldian aldiko Espainiako gobernuek ezin dute ETA erabili euskal herritarren beren bidea egin dezaten eragozteko", adierazi du.
Iñigo Urkullu BBBko buruzagiak erabateko babesa agertu dio Ibarretxeren galdeketa egitasmoari Bizkaiko hautetsi eta kargudunen aurrean.
Politika
"Euskadi ez da Espainiaren mendekoa", nabarmendu du Ibarretxek galdeketa egingo duela berresteko
Euskal gizarteak "bere bidea" egin dezan eragozteko ETA erabiltzea ez dela zilegi adierazi du Bizkaiako EAJko hautetsi eta alderdi barneko karguekin egi duen batzarrean. Iñigo Urkullu BBBko buruak erabateko babesa adierazi dio Jaurlaritzako lehendakariaren egitasmoari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu