EUSKAL HERRIA

Euskal diasporako kideek Garzon epailearen kontra protesta egin dute Montevideon

Unibertsitate batean ari zen hitzaldi bat ematen Uruguaiko diktadura militarraren ondorengo justiziaren inguruan, eta euskal presoen eskubideen alde oihu egin zioten hainbat pertsonak.

2013ko ekainaren 12a
12:36
Entzun

Atzo, Baltasar Garzon Espainiako epaileari, hitzaldi bat ematen ari zela, euskal presoen eskubideen aldeko oihuak egin zizkioten hainbat pertsonak.

Uruguain zen Garzon, unibertsitate batean, hango diktadura militarraren ondorengo justiziaren inguruan hitz egiten. Hark bere jardun judizialean euskal herritar ugarirekiko izandako jarrera salatu zuten, ordea, entzule batzuek.

La República Uruguaiko egunkarian elkarrizketatu zuten ondoren, baita protestaz galdetu ere; protestek mindu ote zuten galdetuta, Garzonek erantzun du: "Ez, inola ere ez. Herrialde libre batean gaude, eta norberak nahi bezala egin dezake protesta. Desberdintasuna da argudioekin hitz egitea gustatzen zaidala niri, ez oihuekin".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.