teknologia

Euskal emotikonoak bildu dituzte 'app' batean

EuskalMoji izeneko aplikazio berria eskuragarri dago Android eta iOS plataformetan. Doakoa da, eta Bilboko lau gaztek sortu dute. Berehalako mezularitza aplikazioetan (WhatsApp, Telegram eta abar) zein sare sozialetan erabil daiteke.

2017ko uztailaren 18a
07:54
Entzun

Baserritar jantzitako pertsonaiak sortu dituzte emozioen berri emateko, jaien inguruko emotikonoak sortu dituzte, sinbolo tradizionalak, futbol taldeak... Sei gai desberdinetan sailkatuta, 60 emotikono baino gehiago bildu dituzte, eta haiek guztiak norbere telefonora deskargatzeko moduan daude jada Android eta iOS plataformetan.

San Fermin, Zeledon, Marijaia, Olentzero, Donostiako Danborrada, pintxoa, taloa, karolina, kalimotxoa, ikurrina, eguzkilorea, lauburua, sirimiria, dantzariak... Irudiak ez ezik, euskal adierazpen batzuk ere bildu dituzte: "zorionak", "aiba la ostia", "kaben zotz"...

Bilboko lau gaztek garatu dute proiektua. Gaur azaldu dutenez, Roberto Garridok iOS gailuentzako garapena egin du, eta Ivan Petrelek Androiden garapena. Bilboko Tellmewow enpresarekin elkarlanean aritu dira. "Gaur egun, jendea sare sozialetako emotikonoak erabiltzen ohitu da", adierazi du Isabel Liebana Tellmewoweko bazkide eta zuzendariak. "Horregatik, Euskal Herrian dugun tradizio, ikono eta hurbiltasun hori islatzeko emotikono hauek behar genituen".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.