politika

Euskal gazte ezkertiar independentisten bilgunea sortu dute: gaztEHerria

Esparruko hainbat erakundek eta norbanakok aurkeztu dute gaur, Donostian, "independentziaren aldeko olatua" sortzeko. Apirilaren 2an "jaialdi erraldoia" egingo dute Durangon.

2010eko martxoaren 11
19:42
Entzun
Euskal gazteriko hainbat erakundek eta norbanakok euren esparruko "topagune ezkertiar independentista" aurkeztu dute gaur: gaztEHerria. Bizi dezagun ametsa, eraiki independentzia! hartu dute lelotzat. "Herri honentzat aukera bakar bezala ikusten dugu independentzia", adierazi dute gaur Donostian egindako agerraldian, "eta horren aldeko olatua" sortzeko helburua dute.

Elkarte haien artean daude Gazte Independentistak -ezker abertzalekoak- eta Gazte Abertzaleak -EAkoak-. Beste erakundeak: Musikherria, Akuilu, Bizigay, Bilgune Feminista, Topatu.info, Ikasle Abertzaleak, Kamaradak, Kaskagorri eta Elkarlana. "Parte-hartzea oinarri izango duen gazte mugimendu zabala" jarri dute abian, Euskal Herri osokoa.

Apirilaren 2an "jaialdi erraldoia" egingo dute Durangon, eta Aberri Egunerako Independentistak mugimenduak antolatutako ekitaldira joateko dei egin du gaztEHerriak -apirilaren 4an izango da aurten Aberri Eguna-.

Hain justu, otsailaren 27an aurkeztu zuten Independentistak mugimendua euskal gizarteko hainbat lagun ezagunek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.