Haika-Segi auzia

"Euskal gazteri osoaren aurkako erasotzat" jo dute fiskalaren eskaera auziperatuek

"Euskal gazteri osoaren aurkako erasoa". Hala definititu dute Haika-Segi auzian auziperatutako hainbat lagunek atzo Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak eginiko eskakizuna. Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskal Enrique Molinak 10, 14 eta 112 urteko espetxe zigorrak eskatu zituen Haika eta Segi gazte erakundeetako 42 lagunentzat. "Eskatzen diren zigorrak basatiak eta salbuespen auzitegi batetik datoz", gaineratu dute auziperatutako lagunek Bilbon eskaini duten prentsaurrekoan.

2005eko urtarrilaren 5a
16:50
Entzun
Enrique Molina fiskalaren eskaera "Espainiako eta Frantziako gobernuek nazio eraikuntzaren aurka" daramaten politikaren baitan kokatu dute auziperatuek. "PSOEk duela urte batzuk PPk hasitako errepresio politikari jarraipena eman nahi dio. Euskal Herri osoko gazteriaren aurka egindako eraso bat da, eta herri bezala erantzun behar dugu". Hori dela eta, hainbat gazte mugimendu eta eragile politikorekin harremanetan jartzeko asmoa dutela gaineratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.