San Inazio egunaren biharamunean urtero bezala bisita egin dute Ibarretxe lehendakariak eta Eusko Jaularitzako beste hainbat sailburuk. Euskal gizarteak bakea lortzeko eztabaidan parte hartu behar duela esan du Ibarretxek. "Bakea lortu eta akordio politikoak garatzeko" udaletxeen papera garrantzitsua izango dela adierazi du. Alderdien arteko elkarrizketetarako abuztua hilabete egokia dela gaineratu du, “urtearen bigarren zatian” alderdien mahaia osatzeko. Bake prozesuan lehendakariaren papera beste alderdiek erabakiko dutela nabarmendu du.
Azpeitiko Udalak udaletxearen aurrean egin die harrera lehendakariari eta beste sailburuei. Ondoren Loiolako basilikara joan dira Juan Maria Uriarte Donostiako gotzainak eman duen elizkizunan parte hartzeko. Ekitaldian izan dira Tontxu Campos, Gonzalo Saenz de Samaniego, Miren Azkararte, Nuria Lopez de Guereñu eta Esther Larrañaga, Leire Ereño Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea eta Joxe Joan Gonzalez de Txabarri Gipuzkoako ahaldun nagusia.
KONPONBIDE PROZESUA