Arnaldo Otegik eta Karmele Aierbek (Batasuneko euskara arduraduna)Euskal Herrian euskarak duen egoera aztertu dute gaur. Otegik adierazi duenez, euskararen egoerak Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza politikak izan duen "porrota" erakusten du 25 urteren buruan "ez duelako herrialdearen zati bat bera ere euskalduntzeko aukera eman". Euskarak"beste esparru bat" behar duela baieztatu ondoren, hizkuntza politikari buruzko gizarte eztabaida zabaltzeko deia egin dio Otegik Eusko Jaurlaritzari.
Otegik azaldu duenez, hizkuntza politika berriaren gaineko akordio bat lortzeko "gatazka politikoa gainditzeko" erabili behar den "errezeta bera" erabili behar da. Hau da, Otegiren ustez egungo esparrua agortuta dagoela onartu beharra dago eta gizarte eztabaida hasi behar da "euskararentzat esparru berri bat" lortzeko,
Euskara