Gernikako Estatutuaren urteurrena

«Euskal Herria bat eta bakarra» aldarrikatu dute Gernikan

Urriaren 25aren harira antolatutako herri eskoletan eta ekitaldian 400 bat lagunek hartu dute parte

Erredakzioa
2011ko urriaren 26a
00:00
Entzun
Herri mugimenduko hainbat eragilek Gernikan, atzo, antolatutako herri eskoletan, 400 bat lagun elkartu ziren. Helburua, urriaren 25eko jaiegun ofiziala salatzea.

Bost gaien inguruan arituziren Euskal Herria bat eta bakarra lelopean egin ziren herri eskoletan: Euskal Herriko gertaera «garrantzitsuez», Euskal Herriko sozioekonomiaz, egituratze instituzionalaz, hezkuntza sistema nazionalaz eta gazteek dauzkaten alternatibez.

Antolatzaileak «gustura» agertudira jendearen parte hartzearekin: «Eskolak aberasgarriak izan dira, batez ere, eztabaidetan jende askok hartu duelako parte. Oso ekarpen interesgarriak egin dituzte».

«Herri gisa erantzun diegu»

Gernikan bildutakoek ekitaldi batekin amaitu zuten eguna. Urriaren 25eko «jaiegun arrotzetan» zer ospaturik ez dutela esan zuten: «Egun hauek, estatu arrotzen indar erakustaldi hutsakdira»; etaametsa bakarra dela,«Euskal Herri aske eta burujabea; herriak izan dezala hitza, herriak erabakia».

«Gure eskubide eta ezaugarriak ezabatu nahi dituzte», esan dute. Historian «etengabe saiatu diragu zapaltzen, eta, berriz ere, saiatuko dira Kantauriko kostaldean herri bat izan delako isla oro ezkutatzen». Hori ekiditeko, atzobezala «herri gisa erantzutea beharrezkoa» dela uste dute; eta bide horretan, «guztion parte hartzea beharrezko» delagogorarazi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.