Inposaketarik ez! Euskal Herriak bere hezkuntza! lelopean mobilizazioa egingo dute arloko eragileek deituta Bilbon martxoaren 13an, gaur Euskal Herriak Bere Eskolak (EHBE) Donostian egindako batzarrean iragarri duenez. "Premiazkoa" dela iruditzen zaio "erantzutea", "euskal irakaskuntza erasoaldia jasaten ari delako".
"Hezkuntza sistema nazionalaren alde" dauden ikasle, irakasle-hezitzaile, guraso eta herritarrek hartu dute parte gaurko batzarrean. Sarasateko Adierazpenarekin bat egin dutela azpimarratu dute, "Euskal Herriak bere hezkuntza izateko duen eskubidea jasotzen duelako eta euskal herritarrarentzat errespetua eskatzen duelako".
EHBEren ustez, Espainiako eta Frantziak estatuak euren hezkuntza "inposatzen" ari dira, "eta euskal hezkuntzaren aurkako eraso bizian ari dira azkenaldian: euskara, euskal kultura eta nortasunaren aurkako gurutzada indartu dute".
Haur eskola euskalduna, euskalduntzea bermatuko lukeen hizkuntz eredua, curriculum propioa edota Euskal Herrirako berezko unibertsitatea aldarrikatuko dituzte berriz ere Bilbon.
gizartea
Euskal Herriak bere hezkuntza izan behar duela aldarrikatuko dute martxoaren 13an
Mobilizazioa egingo dute Bilbon, EHBEk deituta. "Euskal irakaskuntza erasoaldia" pairatzen ari dela uste dute. Ikasle, irakasle, guraso eta herritarrek batzarra egin dute gaur, Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu