KOMUNIKAZIOA

Euskal Herriaren "etsai lurraldea", Venezuelako telebistan

Espainiako Estatuaren demokrazia maila auzitan jarriz Ahotsa.info atariak eginiko bideo bat plazaratu dute Venezuelako telebista kate publikoan. 

'El Desayuno' saioaren irudietan, Sabino Cuadraren elkarrizketa. AHOTSA.INFO
2015eko apirilaren 8a
09:04
Entzun

Euskal Herria, etsai giroko lurralde. Hala marraztu du Ahotsa.info-k eginiko parodia batek Iruñea, eta Espainiako zenbait hedabide haserrarazi ditu; horrek, eta bideoa Venezuelako telebista kate publikoan ikusgai egon izanak. Bideoa: Ahotsa.info-ren parodia:

[Youtube]https://youtu.be/W_6Wzpe458s[/Youtube]

Honakoa da gertakarien sekuentzia. Munduko hainbat lekuren arriskuari erreparatzen die Espainiako Antena3 telebista kateko En tierra hostil saioak, besteak beste leku horietako demokrazia falta salatuz. Venezuelan egin zuten saio horietako bat.

Ahotsa.info webguneak, ordea, saio horren parodia bat egin zuen, demokraziarik gabeko leku horietako bat Iruñea zela azalduz. Nafarroako atariak bi bideo egin ditu; aurrenekoak oihartzuna izan zuen, baina bigarrenarekin lortu du helburua: Venezuelako telebista kate publikoan argitaratzea.

Ostiralean, Venezuelako telebistako El Desayuno saioan izan zuten ikusgai bideoaren zati bat, eta astelehenean emititu zuten berriro. Atariak azaldu du parodiak egitearen asmoa "jazarpen politikoa eta Euskal Herrian askatasunen gabezia" salatzea dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.