Castro Urdialesko itsaslabar batetik erorita egindako zaurien ondorioz, Bizkaiko 12 urteko haur bat hil da, gaur, ospitalean. Kantabriako (Espainia) larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez, herenegun iluntzean jaso zuten abisua, 21:45 inguruan. Lagun batekin jolasean ari zela, mutil bat Cotolino itsaslabarretik amildu zen, hogei metroko altueratik. Salbamenduko taldeek bizirik erreskatatzea lortu zuten, eta helikopteroz eraman zuten Santanderko ospitale batera. Bularrean kolpe handi bat zuela eta, bertan hil zen, geldialdi kardiorrespiratorio baten ondorioz.
12 urteko haur euskal herritar bat hil da, Castro Urdiales (Kantabria, Espainia) udalerriko itsaslabar batetik erori ostean izandako zaurien ondorioz. Kantabriako larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez, atzo iluntzean jaso zuten abisua, 21:45 inguruan. Lagun batekin jolasean ari zela, mutil bat Cotolino itsaslabarretik amildu zen, hogei metroko altueratik. Salbamenduko taldeek bizirik erreskatatzea lortu zuten, eta helikopteroz eraman zuten Santanderko ospitale batera. Bularrean kolpe handi bat zuela topatu zuten gaztea, eta ospitalean hil zen, geldialdi kardiorrespiratorio baten ondorioz.
Castro Urdialesko Udaltzaingoak azaldu duenez, bizilagun batek eman zuen abisua, Cotolino auzoko itsalabarren inguruetan oihuak entzun zituela eta. Horren ondorioz, Kantabriako 112 zerbitzuak erreskatea abiatu zuen. Suhiltzaileekin batera, Guardia Zibilak, Babes Zibilak, Udaltzaingoak, DYAk eta Gurutze Gorriak ere parte hartu zuten erreskatean.
Haurra bizirik baina larri zaurituta aurkitu zuten. Izan ere, bularrean kolpe handi bat zuen, eta mediku batek egonkortzea lortu zuen. Sarbide oso zaila zuen leku batean zegoenez, helikopteroz eraman zuten Santanderko aireportura, eta handik anbulantzia batean Valdecilla Unibertsitate Ospitalera. Gaur jakinarazi dute zendu egin dela, bihotz-biriketako geldialdi baten ondorioz.
Minutu bateko isilunea egin dute gaur Castro Urdialesen, haurraren heriotzagatik.