Gizartea

Euskal Herriko bestetan izaten den animalien erabilera salatu du Askekintzak

Udan Gipuzkoan egindako kanpainaren irudiak jaso ditu elkarte animalistak bideo batean. [youtube]http://youtu.be/d9_7kIlUpc0[/youtube]

edurne elizondo
2014ko urriaren 31
12:29
Entzun 00:00:0000:00:00

Lehendabizikoz ibili dira aurtengo udan Askekintzako aktibistak, herriz herri, Festak ospatu, animaliak askatu kanpainarekin. Gipuzkoako hamaika herritan egon dira, pankarta eskutan, bestetan animaliak erabiltzen dituzten tradizioak salatzen. Hernanin, Pasai Antxon, Igeldon, Oiartzunen eta Ordizian egon dira, bertzeak bertze, eta toki horietan guztietan jasotako irudiekin egindako bideoa zabaldu dute orain.

Kanpainaren eta bideoaren bidez, gogoeta piztea du helburu Askekintzak. Nabarmendu dute Euskal Herriko bestetan orokorra dela animalien erabilera, eta haren atzean, udalak, jai batzordeak, bai eta herritarrak ere egoten direla azaldu dute. Erabilera horren irudirik ezagunena zezenketena da. Baina ez da bakarra. Kanpaina martxan jarri zutenean, hala azaldu zuen Askekintzako kide Lide Trekuk: "Zezenketetan odola badago, baina animalia plazan ez hiltzeak ez du esan nahi kasu horretan erabiltzea justifikatuta dagoenik. Beldurra eta estresa ere sentitzen dute: gainera, animalia guztien patua bera da: denak hiltzen dituzte, erabili eta gero. Animaliak ez daude hemen horretarako; alternatibak badira festa egiteko”.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.