Maruri-Jatabeko gizon bat hil da Espainian izandako errepide istripu batean

AP-68 errepidean zihoan gidatzen, Errioxan, eta haren autoa errepidetik atera da.

Istripua gertatu den lekua. GUARDIA ZIBILA
Istripua gertatu den lekua. GUARDIA ZIBILA
jakes goikoetxea
2025eko azaroaren 24a
14:45
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gaur goizean gertatu da istripua, 09:50ean. Maruri-Jatabeko (Bizkaia) gizon bat autoan zihoan Errioxatik (Espainia) Bilborantz, AP-68 autobidean. San Asensio herriaren parean, bihurgune batean, haren autoa errepidetik atera da. Gizona hil egin da kolpearen ondorioz. Bakarrik zihoan.

Anbulantziak, suhiltzaileak eta Espainiako Guardia Zibila joan dira istripua gertatu den lekura. Gizona autoan harrapatuta zegoen, eta suhiltzaileek atera dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.