Euskal Herriko lehen zero-zabor herri izateko pausoa eman du Orendainek

Erredakzioa
Donostia
2012ko azaroaren 18a
00:00
Entzun
Gipuzkoako eta Euskal Herriko lehen zero-zabor herri bihurtu da atzodanik Orendain; organiko guztia herrian bertan tratatuko duen Euskal Herriko lehen udalerria, alegia. Horrez gain, gainerako hondakin guztiak gaika biltzeko sistema izango du: papera, ontzi arinak, pilak, pixoihalak, etxeko tresna txikiak eta abar. Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek, Iñaki Errazkin Ingurumeneko diputatua buru dela, Gorka Egia alkateak eta Tolosaldeko Mankomunitateko ordezkariek sistema berria inauguratu zuten atzo, 11:00etan, udaletxe aurrean. Gipuzkoako Foru Aldundiaren ustez, Orendaingoa «jardunbide eredugarria» da.

Birziklatzen ez zen guztia jasotzen zuen azken edukiontzi berdea herritik eramanez irudikatu zuten sistema berriaren ezarpena. Herritarrak izan ziren aurkezpenean, eta baita eskualdeko hainbat alkate ere. Sistema berriaren ezaugarri nagusia da hondakin organiko guztia herrian geldituko dela, etxe bakoitzean konposta eginez eta etxebizitza eraikinak dauden ondoan jarritako konpostagailu komunitarioaren bidez. Egiak herritarren parte hartzea eskertu zuen, eta beste herriei ere bide beretik joateko gonbita egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.