Euskal Herriko tunelik luzeena

1.240 metro.

2004ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
uskal Herriko tunelik luzeena izango du Eibar-Gasteiz autobideak Arlaban mendatea igarotzeko: 3,3 kilometro edukiko ditu bi Gipuzkoako aldean eta 1,3 Arabakoan. Hala, marka kenduko dio Belatekoari (Nafarroa), horrek2,9 kilometroko luzera baitu.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren informazio iturriek berriari azaldu diote «lupaz» begiratuko zaiola Arlabango tunelarekin zerikusi duen guztiari, «oso ingeniaritza lan garrantzitsua baita».Diputazioak dio Arlaban-Eskoriatza zatia «obra handia» izango dela: AP-1en faserik luzeena da autobide osoaren laurden bat da ia eta 205 milioi euroko aurrekontua du, dirutza guztiaren heren bat. Hala, esan daiteke, Arlabango tunelaren zailtasun teknikoaren adierazlea dela. Hain zuzen, zailtasun horregatik ere esku hartu behar dute bi administraziok. Dena den, Gipuzkoako Diputazioak gogora ekarri du munduko toki batzuetan tunel are luzeagoak egin ohi direla. Arlabangoak «neurrira egindako segurtasun plana» edukiko duela ohartarazi du.

Gainera, Arlaban-Eskoriatza zatiak beste ingeniaritza lan batzuk izango ditu. Esaterako, Zarimuzko tunela, 420 metrokoa. Era horretara, tarteak heren batetik gora izango du lur azpitik.

Halaber, tunelez aparte, kilometro bat eta erditik gora izango du zubibideetan: Maringoa (548 metro), Zarimuzkoa (468), Mazmelakoa (404), Uztarretakoa (240) eta Apotzagakoa (160).

Hiruren ustez, «tunela arrisku segurua da betiere»

Tunelen segurtasuna areagotzeko ekimenak ugaritu dira 1999. urtean Mont Blancen (Frantzia-Italia) eta Taurnesen (Austria) eta 2001ean Gotharden (Suitza) gertatutako istripu larrien eraginez. Europako Batasunak, gertaera horiek ikusita, «ezinbestekotzat» hartu zituen tunelak «erregioetako ekonomiak garatzeko», baina, «istripuen maiztasunak kezkaturik», segurtasunerako gutxieneko baldintzak arautzeko bideari ekin zion tinko iaz. Bostehun metrotik gorako tunelek bete beharreko baldintzak zehaztu zituen orduan.

Arlabango zein Belateko tunelak, ordea, txikiak dira Europako askoren aldean. Alpeetan, adibidez, Mont Blancekoak 11,6 kilometro ditu; Pirinioetan, berriz, Somportekoak 5,2.Hiru Euskal Herriko Garraiolari Autonomoen Sindikatuko Jon Altunaren irudiko, Arlabangoa bezalako tunel luze batek «arrisku segurua esan nahi du betiere». Hortaz, sindikatua adi izango da «segurtasun neurri guztiak» bermatzen diren.Oro har, Hiruko Komunikazio arduradunak auzitan jarri du Eibar-Gasteiz autobidea bera: «Deba bailararako ez du balio handirik, ezta nazioarteko trafikoa bideratzeko ere. Azken batean, nik esango nuke autobide hau ez dela azaldu duten bezain beharrezkoa».

-

Datua



16

Eibar-Gasteiz errepideak 16 tunel izango ditu: 15 Gipuzkoan eta bat Araban. Hona hemen tunel guztiak eta beren luzera:

Arlaban: 3.377 metro.

Gallastegi: 2.410 metro.

San Martzial: 1.420 metro.



Lezarri:



1.240 metro.

Ikastaundi: 1.200 metro.

Eitza: 740 metro.

Guruzetxiki: 710 metro.



Maltzaga:



150 metroko lau tunel egingo dituzte bertan.

Luku: 620 metro.Zarimutz: 420 metro.



Apotzaga:



310 metro.

Aristi:
300 metro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.