Euskal preso eta iheslariak

Euskal Herrira itzuli da Koldo Zurimendi, 25 urte deportatuta egin ostean

Zurimendi, senide eta lagunekin, Loiun. ETXERAT
2019ko abuztuaren 15a
22:19
Entzun 00:00:00 00:00:00

Euskal Herrira itzuli da Koldo Zurimendi deportatua. Etxerat-en arabera, 35 urte egin ditu egoera horretan. Espainiak Venezuelara eraman zuen 1989. urtean, Aljeriatik, ETAren eta Espainiako Gobernuaren arteko elkarrizketek porrot egin ostean, ETAko beste 10 kiderekin batera.

Etxerat-ek aurtengo apirilean emandako datuen arabera, beste 11 iheslari daramate 35 urte deportatu estatusarekin Euskal Herritik kanpo.

Amurriokoa (Araba) da Zurimendi. Loiuko aireportuan (Bizkaia) egin zioten harrera atzo senideek eta lagunek.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA