Presoak

Euskal Herriratzea eskatu dute 25 euskal presok Frantzian

Gaur egun, 493 dira EPPK-ko presoak, eta horietako 105 Frantziako espetxeetan daude, 32 presondegitan sakabanaturik. Bi preso bakarturik daude, eta hamahiru espetxetan, bina preso daude.

Abokatuen agerraldia Baionan. IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA
Aitor Renteria.
2014ko apirilaren 11
10:08
Entzun

Hamar urte presondegi bete duten presoek Euskal Herrira eramateko eskaria egin dute, edo ezinezkoa balitz, Euskal Herritik hurbilen dagoen espetxera eramateko. Bi hilabeteko epea du Justizia Ministerioak erantzuna emateko. Presoen eskariak hiru atal ditu: lehenean, presoek eskaria egiteko arrazoi pertsonalak aipatzen dituzte, alegia, zenbat denbora daramaten espetxean, familiek zenbat kilometro egin behar dituzten ikusteko, istripu arriskuak eta hainbat elementu bilduz; bigarren atalean, Frantziako legeak eta aurrekariak aipatzen dituzte; azkenik, urratsa maila pertsonalean egiten badute ere, elementu politikoak biltzen dituzte.

2012tik abokatuek helegite bat ezarri zuten Europako Giza Eskubideen Auzitegian, 8. eta 6. artikuluetan oinarrituz. Euskal Herritik urruntzeaz gain, Paristik urruti dauden espetxeetara eramaten hasi ziren hainbat preso. Alta, instrukzioaz arduratzen den epailea Parisen egonik, presoaren defentsa eskubideak urratzen direla azpimarratu dute abokatuek. Horrekin batera, familia eskubideak urratzen direla azaldu dute abokatuek. Abokatuek ez dute jaso oraindik Europako auzitegiaren ebazpenik. Onartuz gero, legea betetzera behartuko luke Frantzia eta kalte-ordainak eman beharko lizkieke presoei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.