Sexu abusuak

Euskal herritar bat atxilotu dute haur pornografiaren aurkako operazio batean

Guztira 48 pertsona atzeman dituzte, Euskal Herrian eta Frantzian; guztiak gizonak dira. Haurren pornografia ikustea eta deskargatzea leporatu diete.

Baionako komisaldegia, artxiboko irudi batean. GUILLAUME FAUVEAU
2022ko azaroaren 17a
10:25
Entzun 00:00:00 00:00:00

Frantziako Poliziak 48 gizonezko atxilotu ditu haurren pornografia ikustea eta deskargatzea egotzita. Sud Ouest hedabideak zabaldutako informazioaren arabera, atzemandakoetako bat euskal herritarra da.

Zehazki, Poliziaren arabera, operazioan atxilotutako euskal herritarra Bastidan (Nafarroa Beherea) atzeman dute, joan den asteartean, eta Baionako Polizia Etxean daukate, atxiloaldian. Protokolo bertsua baliatuko dute atxilotu guztientzako. Poliziak ikerketa abiatu du. Besteak beste, 48 gizonezkoen gailu digitalak ikuskatuko dituzte, eta azterketa psikiatrikoak eginen dizkiete atxilotuei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.