EB-IUko koordinatzailearen arabera, datorren astearen hasieran zehaztuko dituzte aurrera eman beharreko ekimen eta mobilizazioak. Eusko Alkartasuna ere halako bide bati ekiteko prest agertu zen, eta ekimen judizial eta parlamentarioak abian jarriko dituztela azpimarratu dute. Madrazoren esanetan, SA talde parlamentarioa desegiteko aitzakiapean "fondoko estrategia" bat dago: "Zuzenbide Estatuarekin eta euskal instituzioekin amaitu nahi dute Espainiako Konstituzioko 155. artikuluan oinarrituz, azken honek euskal autonomia suspendintzea baimentzen baitu".
Bizkaiko EAJren lehendakari Iñigo Urkulluk, berriz, Espainiako Auzitegi Gorenak SAko talde parlamentarioa desegiteko autoa eta Eusko Legebiltzarra osatzen duten zenbait kideri Fiskaltzak jarritako kereila astelehenean izango duten bileran aztertuko dituztela adierazi du gaur goizean. Horrez gain, EAJko Euskadi Buru Batzarrak Eusko Alkartasunak "euskal instituzioen defentsan" manifestazioa antolatzeko proposamena ere aztertuko duela azpimarratu du Urkulluk.
Batasunaren ilegalizazioa