Euskara

Euskal Konfederazioak garrantzia kendu dio Frantziak hizkuntza gutxituen aldeko neurriak arbuiatu izanari

Euskal Konfederazioak garrantzia kendu dio Frantziako Senatuak eta Legebiltzarrak beste aldi batez hizkuntza gutxituen aldeko neurriak arbuiatu izanari. "Ez gara harritzen", adierazi du Mixel Etxeberri lehendakariak. Gainera, Euskararen ofizialtasuna egunero eta herrian egiten dela azpimarratu du Etxeberrik, udaletxeekin duten dinamika oroitaraziz.

2005eko otsailaren 23a
16:09
Entzun 00:00:0000:00:00
Frantziako Gobernuaren jarrerari garrantzia kendu badiote ere, Ipar Euskal Herriko diputatuek hizkuntzen aldeko testua ez defendatu izana gaitzetsi dute. "Herritarren gehiengoak euskararen salbatzea nahi du, eta hautetsiak herriaren ordezkari direnez, horren alde egin behar zuten Parisen", erran du Etxeberrik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.