Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren agiria

2011ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun
PASARTEAK

Erasoak. «Etengabe zigortuak, basakeriaz eta mendeku gosez sarritan, beti sakoneko helburu bat dute Euskal Preso Politikoen kontrako erasoek: Gure Herriaren ukazioa betikotu eta aterabide demokratikoa ekiditeko tresna gisara erabili nahi gaituzte Euskal Herria ukatzen duten espainiar eta frantziar estatuek. Euskal Herriak bere buruaren jabegoa, autodeterminazio eskubidea alegia,bereganatzeko daraman borroka baldintzatzeko tresna bihurtu nahi gaituzte».

Abagune politikoa. «Euskal Herritarron hainbat generazioen konpromisoak eta borrokarako prestutasunak ekarri gaitu egun bizi dugun abagune politikora. Urte luzeetan egin dugunari jarraiki, une honetan ere, EPPK eragile politiko aktibo gisara arituko da. Gure kolektiboaren existentzia osoan zehar bezalaxe, gauden, gauzkaten ziegetatik, Euskal Herriaren askapen prozesuari gure ekarpen xumea egiteko borondate irmoa daukagu. Euskal Herriarentzat marko demokratiko bat eraikitzea helburu duen prozesu demokratikoan gure ekarpenak egin eta prozesu bera ezaugarritzeko eztabaidetan parte aktibo izateko eskubide osoa dugu eta horretarako prestutasuna eta grina ere baditugu».

Gernikako Ituna. «Euskal Herriaren etorkizuna modu demokratikoan eraikitzea ahalbidetuko duten zutoinen artean Amnistia kokatzen du akordioak berak. Halaber, amnistiaren bidean Euskal Preso Politikoen eskubideen aitortza eta errespetua eskatzen du. EPPKrekin erabateko lotura duten gaiak dira aipatutakoak, baita zuzen zuzenean eragiten diotenak ere».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.