Andoni Egañak irakurri duen testuan azaldu du, Etxeratek ostiralero Estatus politikoa orain, euskal presoak Euskal Herrira lelopean egiten dituen mobilizazioetan parte hartzeko deiari kultur mundutik egiten dioten erantzuna dela. "Iluntzeko elkarretaratzeetako isiltasunari musika eta poesia" jarri nahi dizkiotela azaldu dute.
Lugaritzen "sakabanaketa politikarekin bi estatuk isildu nahi dituzten euskal preso politikoen olerkiak plazaratuko" dituzte. "Hala egingo dugu, biharko egunean eragile sozial eta politiko ezberdinak Euskal Preso Politikoen Kolektiboarekin batera herri honetara behin betiko bakea ekarriko duen konponbideaz eztabaidatzen ikusiko ditugun esperantzan. Hala egingo dugu biharko egunean, ostiralean guk errezitatuko ditugun olerkiak beraien egileek errezitatuko dituzten esperantzan".
Euskal presoak