Dergui eta Perurena Frantzian daude preso: Claervauixeko espetxean lehena, eta Fleuryn bigarrena. Egues eta Lasa Mitxelena, ostera, Espainian:Brievan eta Granadan, hurrenez hurren. Hain justu, lau preso horiek atondu dute Begoña Sagarzazu preso ohiak gaur goizean Donostiako Miramar Jauregian irakurri duen ponentzia, eta etorkizunean eurak izango dira euskal preso politikoen kolektiboaren bozeramaile.
Beste bi ponentzia ere aurkeztu dituzte gaur goizean: Mitxel Sarasketa preso ohiak izaera politikoari eta espetxe egoerari buruz idatzitakoa, eta Mikel Korta amnistaren aldeko mugimenduko kideak elkartasuna eta amnistiari buruz osatutakoa.
Presoak