Euskal presoak

Euskal presoen eskubideen aldeko sinadura bilketa egingo du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak

Gaixotasunak izanik espetxean jarraitzen dutenak eta zigorra beteta izan arren espetxean jarraitzen dutenak aska ditzaten aldarrikatzeko ekimena jarri dute abian. Herritarrei orri hori sinatzeko deia egin diete.

2009ko martxoaren 28a
18:13
Entzun
Euskal presoak Euskal Herrira ekar ditzatela aldarrikatzeko, gaixotasunak izanik espetxean jarraitzen dutenak eta zigorra beteta izan arren espetxean jarraitzen dutenak aska ditzaten aldarrikatzeko sinadurak biltzeko kanpaina jarri du martxan Amnistiaren Aldeko Mugimenduak:“Euskal presoak euskal herrian batzea lortu behar dugu”.

Herri eta auzoetan ahalik eta herritar eta sektore gehien aldarrikapen hauei lotzea nahi dute, “tokian tokiko instituzioei euskal preso politikoen egoeraren gaineko inplikazio argia eskatuz”. Beraz, datozen asteotan auzoetan egongo diren sinadura orriak betetzeko deia egin dute.

Gainera, preso politikoek Euskal Herrian babesik ez dutela irudikatzeko hainbat alderdi politiko ahaleginak egiten ari direla salatu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak: “Horregatik eta horretarako debekatzen dituzte presoen aldeko ekimenak, edota espetxetik atera berri diren lagunen ongi etorriak”. Hala ere, “gehiengo zabalak defendatzen du urtea joan eta urtea etorri euskal presoek Euskal Herrian baturik izan behar dutela, beren eskubide guztien jabe”. Beraz, sinadurak biltzeko ekimenarekin euskal preso politikoen eskubideen defentsa indartu nahi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.