presoak

Euskal presoen Euskal Herriratzea aldarrikatzeko larunbatean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu du Batasunak

Batasunak bat egin du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak hilaren 8rako, Bilbon, deitu duen manifestazioarekin. Batasunak euskal presoen Euskal Herriratzea aldarrikatzeko egingo den elkarretaratze horren garrantzia azpimarratu du, "euren izaera politikoa jarraituz, gatazkaren konponbiderako prozesuan parte hartzeko eskubidea dutelako".

2005eko urtarrilaren 5a
15:36
Entzun
Batasunako kide Joseba Permachek gatazkaren konponbiderako presoek duten garrantzia nabarmendu du. "Euskal eragile guztiak gatazkaren konponbideari buruz berba egiten ari garen tenorean, presoen kolektiboak eskua altxa eta prozesuan parte hartzeko eskubidea nahi du. Hori guztia eskatzeko, beharrezkoa da larunbatean Bilbon izatea".

LABek elkarretaratzea egin du euskal presoen eskubideen alde

Donostian elkarretaratea egin dute gaur LAB sindikatukoek, euskal presoen eskubideen defentsan. Joxean Urkiolak azpimarratu duenez, "pertsona bezela dituzten eskubideak errespetatzea besterik ez dute eskatzen" presoek. "Euskal presoek Euskal Herrian egoteko duten eskubidea onartuta dago" azpimarratu du, "baina Espainiako Estatuak urratu egiten du.

Donostiako Askatasunaren etorbidean egin dute elkarretaratzea LAB sindikatuko kideek, euskal presoen eskubideen defentsan. Azpimarratu dutenez, presoek "gizaki bezela dagozkien eskubideak errespetatzeko besterik ez dute eskatzen". Gaineratu duenez, presoek Euskal Herrian egoteko duten eskubidea "egunez egun eta urtez urte onartua izan da", baina "Espainiako Estatuak urratu egiten du".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.