AHT

'Euskal Y'-ren Mañaria gaineko zubibidea eraikitzen hasi dira

572 metroko luzera du, 32 metrotik gorako altuera eta hamaika zutaberen gainean bermatuko da.

2010eko apirilaren 27a
12:47
Entzun
Adif Espainiako tren azpiegiturak kudeatzeko erakundeak beste urrats bat eman du AHTren Euskal Y proiektuan: Mañaria ibaiaren gaineko zubibidea eraikitzen hasi da, Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaritzak jakinarazi duenez. Abadiño-Durango zatiko zubietako bat da hori, eta 572 metroko luzera du, 32,8 metroko altuera eta hamaika zutaberen gainean bermatuko da. Igarobideak 14 metroko zabalera hartuko du, eta abiadura handiko bi bide jasoko ditu. Abadiño-Durango zatian beste zubibide bat ere egingo dute (Untxilla, 207 metro) eta bi tunel (710 metroko Eguzkiza eta 1.050 metroko Mendigain).

Espainiako Gobernuaren ordezkaritzako iturriek agertu dute Euskal Y-ren Gasteiz-Bilbo adarrean 54 kilometro eraikitze lanetan daudela (90,3 dira guztira). Adar hori Adif ari da eraikitzen; aldiz, Gipuzkoakoa Eusko Jaurlaritza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.