EUSKARAREN EGUNA

Euskaldun berriak omenduko dituzte aurtengo Euskararen Egunean

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako erakunde publikoek adierazpen instituzionala aurkeztu dute. Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak zabaldu du mezua: “Eskerrik asko euskaldun berriei, euskararen taupada izateagatik”.

Euskararen Eguneko adierazpen instituzionalaren aurkezpena, Bilbon. ARGAZKI PRESS
2015eko azaroaren 30a
07:33
Entzun

Jaurlaritzak, hiru foru aldundiek eta udalek Euskararen Nazioarteko Egunaren adierazpen instituzionala irakurri dute Euskadiko Artxibo Historikoan, Bilbon. Erakunde bakoitzeko ordezkari batek adierazpenaren zati bat irakurri du, euskaraz lehenengo eta gaztelaniaz gero.

Baztarrikak azaldu duenez, hiru erabaki hartu dituzte erakunde guztien artean. Lehenengoa, euskaldun berria izatea 2015eko euskararen nazioarteko egunaren ardatz nagusia. “Euskaldun berriari aitormena egiteko, eta bere ahalegina eta ekarpena goraipatzeko”. Bigarrena, herri aginte guztiei proposatzea bakoitzak bere eremuan egokien jotzen duen gune publiko bati “euskaldun berria” izena jartzea.

“Urte guztian azpimarratu nahi dugulako, eta lau haizeetara zabaldu, euskaldun berriaren ekarpen guztiz positiboa. Eta kalean nahi dugulako ikusi euskara indartsu”. Hirugarrena, abenduaren 3an, denek elkarrekin, Donostiako Tabakaleran izango den ekitaldi nagusian parte hartzea, eta adierazpen instituzional bateratua egitea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.