Ikasle euskaldun eleaniztunak sortzeko «abiapuntu bakarra» murgiltze sistema dela uste du Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak. «Jakin dakigu ikasle euskaldun eleaniztunak sortzetik hurbilen dagoen eredua D eredua dela, hain zuzen ere, etxetik euskara dakartenentzat mantentze eredua dena, eta ez dakartenentzat murgiltze eredua dena».
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak marko hirueledun proiektuetan sartzeko deialdia egin berri die ikastetxe publikoei. Horren harira, Bilbaoren iritziz, legea «lehenbailehen» aldatu behar da. «Finean, Kontseiluaren proposamen nagusia ikasle euskaldun eleaniztunak sortzea eta ikastetxe guztietan hori bermatuko duen eredua abian jartzea da».
Euskaldun eleaniztunak sortzeko eredua eskatu du Kontseiluak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu