Soslaia. Joxemi Zumalabe

Euskalgintza bizimodu

2013ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Euskalgintza eta herrigintza izan zituen bizitzako mugarri Joxemi Zumalabe Goenagak (Donostia, 1950eko urriaren 14a — 1993ko urtarrilaren 12a). Euskal prentsan lan oparoa egin zuen. Zeruko Argia-ren eraldaketan parte hartu zuen, eta Euskaldunon Egunkaria-ren sortzaileetako bat ere izan zen.

Lorea Agirre Mondragon Unibertsitateko irakasleak Ipurtargiaren itzal luzea liburua argitaratu zuen Zumalabe zenaren inguruan. «Bere barneko onena emanda, baina oraindik onena ezagutzeke geratu zen», idatzi zuen Agirrek liburuan. Martin Ugaldek, liburu horretan bertan, honela definitu zuen Zumalabe: «Euskararen militantea zen; euskararengan fedea zuen gazte militante nekaezina. Militantea, ez politikoaren zentzuan, erlijio baten antzeko sinesmenari. Hori zuen bokazioa gaztetxo zenetik. Buruz oso argia zen, bihoz beroa, aise nekatzen ez diren horietakoa; apala oso eta gizona, buruz, zentzuz eta kuraiaz ongi hornitua».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA