Lehen urtea bete du Euskaltube bideoak partekatzeko euskarazko aurreneko webgunea, eta urteurren hori ospatzeko goitik beheraino berritu dute Euskaltube-ren itxura.
Baina diseinua gaurkotzeaz gain, aukera berriak sortu dituzte erabiltzaileentzat: bideoak aukeratu ondoren bata bestearen atzetik jarraian ikusi ahal izatekoa, fitxategiak deskargatzeko lotura, audioa sareratzeko txokoa...
Zehazki, iazko irailaren 3an sortu zuten Euskaltube, eta harrezkero ehunka bideoaren bilgune bihurtu da.
Internet