Interneten bada gaurtik euskarazko beste ataririk: www.euskaltube.com, bideoena. Hauek ikusteko aukeraz gain, erabiltzaileek lanak bidaltzeko aukera ere badute bertan. Haritz Rodriguez kazetaria da ekimenaren sortzailea eta arduraduna, eta atariaren sistema euskaraz egin dute.
"Uste dugu, sarean tresna globalak egon arren, tresna lokalek ere izan dezaketela euren tokia", esan du Rodriguezek, "gertuko informazioa delako erakargarri egiten duena".
Hark dioenez, gaur egun euskarazko bost mila blog daude, "eta ikusentzuneko edukiak ere sartzen dituzte, baina gertatzen da beste hizkuntzetako atarietara jotzen dutela euren bideoak-eta sartzeko".
Euskaraz ez ezik, beste hizkuntzetan editatutako bideoak ere sartu ahal izango dira www.euskaltube.com-en.
Komunikabideak
'Euskaltube.com' bideo ataria sortu dute
"Sarean tresna lokalek ere euren tokia izan dezakete", arduradunen ustez. Webaren erabiltzaileek lanak bidaltzeko aukera ere badute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu