euskara

“Euskara hizkuntza indartsuagoa izan dadin” Lapueblara joateko deia egin dute

Ekainaren 15ean ospatuko da 2014ko Araba Euskaraz, Lapuebla de Labarcan (Araba). Assa ikastolak antolatuko du jaia, eta eskualdean euskara indartzea du helburu.

Araba Euskaraz-en ekitaldia, gaur. ARP
2013ko azaroaren 14a
15:21
Entzun

Ikastolako zuzendari Adela Txabarrik adierazi du jaialdiaren bidez arabarren artean euskara sustatu nahi dutela, eta horrekin batera ikastolan euskararen alde egiten diren zenbait jarduera ezagutarazi. Bestalde, Lapueblan euskara gogoan dutela nabarmendu du: “Errioxarekin mugan egon arren, euskara ez dugu ahaztua”.

Jaialdian bildutako dirua ikastola berritzeko erabiliko dute; “egoera larrian” daudela adierazi du zuzendariak: “27 urte ditu zentroak, eta egoera txarrean dago. Assa berritzen dugunean, eskualde osoari erantzutea da gure helburua”.
Txabarrik Araba Euskaraz-era biltzeko deia eta jardueretan parte hartzeko gonbita egin die guztiei: “Guztion laguntzarekin euskara hizkuntza indartsuagoa izan dadin”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.