euskara

Euskara ikasteko deia

2010eko irailaren 20a
15:49
Entzun 00:00:0000:00:00
Kontseiluak euskara ikasteko dei egin die nafarrei, "hizkuntza eskubideen bermea gure erabakien baitakoa ere badelako. Euskararen normalizazioa lan kolektiboa da".

Nafarroan hizkuntza politika berria behar dela aldarrikatu du berriro Kontseiluak, eta horren alde lanean jarraituko duela hitz eman du. "Maiatzaren 15ean Iruñean Kontseiluaren eskutik milaka euskaltzale atera zen kalera Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea dugula aldarrikatzera, euskarak Nafarroa osoan ofiziala izan behar duela esatera. Gobernuak entzungor egiten segitzen du, politika suntsitzailearekin. Hizkuntza politikaren aldaketa ez da etorriko UPNren gobernuak gure deia entzun duelako, giltza herritarrok dugu, euskaraz bizi nahi dugula adieraziz".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.