BERRIAko kazetariak "zabalkunde handiko komunikabide horiek" zein diren galdetu dio orduan, baina Iturrichak ez dio erantzun, informazio hori ez zuela argudiatuta. Kanpainatik kanpo utzi dituzten komunikabideak BERRIA eta 'Gara' dira.
Bestalde, Gasteizko Udaleko gainerako taldeek —EAJ, PSE-EE, EB-Berdeak, eta EA— Iturricharen agerraldia eskatu dute. Izan ere, euskara gaietan adostasunarekin jokatu behar zutela erabaki zuten Udalean, baina, diotenez, "Iturrichak bere kasa" erabaki du komunikazio kanpaina hau nola egin. Beraz, azalpenak emateko eskatu diote.
Euskara plana iazko urte amaieran onartu zuten, eta oraintxe jarri da martxan. Gertatutakoak planari ez al dion kalterik egin galdetu dio kazetariak Iturrichari, eta hark, ezetz erantzun dio, besterik gabe.
Kanpainak 30.000 euroko aurrekontua du, eta bihar hasi, eta hilabetez luzatuko da. Egunkarietan eta autobusetan publizitatea jarriko dute, eta tamaina errealeko bost panpina aterako dituzte kalera.
Gasteizko euskara plana