Euskara transmititzeko kanpaina abian da Bizkaian
BILBO. Alkarbide bilguneak eta Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarri dute Eman Giltza kanpaina, familia barruan euskararen transmisioa indartzeko asmoz. Urte bat eta sei artean dituzten umeen gurasoei eskuorri bat, adur zapi bat, askari poltsa, liburuxka bat eta CD bat emango dizkiete, «umearen inguru hurbilean euskara sustatzeko». 36 udalerritan egingo dute kanpaina, 11.000 familiarekin.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu