ANTON ABADIA SARIA

Euskara "zoru komun" bihurtzeko eskatuz jaso du Amonarrizek Anton Abadia saria

Soziolinguistak euskarari egindako ekarpena nabarmendu du epaimahaiak.

Kike Amonarriz eta Markel Olano. @ORAINGIPUZKOA
2015eko abenduaren 2a
08:40
Entzun

"Euskara elkargune, lokarri, zoru komun bihurtu behar dugu. Blindatu beharra daukagu". Hitz horiek esanaz jaso du Kike Amonarriz soziolinguistak Anton Abadia saria, Gipuzkoako Aldundiak emanda, diputazioaren egoitzan eginiko ekitaldi batean. Euskarak "arnasgune politikoa" behar duela nabarmendu du, eta gogoan izan ditu Inaxio Agirre, Axun Aierbe eta Fernando Muniozguren.

Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olanok, berriz, "erakunde publikoen eta euskalgintzaren arteko elkarlana indartzeko" konpromisoa hartu du, euskararen aldeko akordio "nazional bat" defendatzearekin batera. Halaber, euskara "eztabaida politikotik kanpo" uzteko beharra azpimarratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.