Eguraldia lagun milaka lagun bildu ziren atzo Baigorrin (Nafarroa Beherea) Basaizea elkarteak antolatutako Nafarroaren Egunean parte hartzeko. Nafarren batasuna izaten da urtero aldarrikagai nagusia, baina aurten beste bat gehitu zaio: euskararen sostengua. Izan ere, Nafarroan euskararen kontrako politikak ari direla nagusitzen uste dute antolatzaileek, eta hori salatu nahi izan dute. Hala, goizeko ekitaldian bat egin zuten Kontseiluak antolatuta maiatzaren 15ean Iruñean euskaraz bizitzeko eskubidearen alde egingo den manifestazioarekin. Deialdiarekin bat egin zuten, halaber, Antton Luku eta Pantzo Irigarai idazleek, Mixel Oronoz Euskal Konfederazioko lehendakariak, Betti Bidart gaita jotzaileen elkarteko buruak, Paxkal Indo Seaskako lehendakariak eta Euskal Irratietako ordezkari Maritxu Lopepek.
Horrez gain, atzo diru bilketa berezia egin zuten kinka zailean dagoen Lodosako (Nafarroa Garaia) ikastolaren alde. Txartel bakoitza hamar zentimo garestitu zuten, gero diru hori Lodosako ikastolara bideratzeko.
Gizartea
Euskararen aldarrikapena ardatz Nafarroaren Egunean
Aurten ere milaka lagun bildu dira Baigorrin, festa giroan. Nafarren batasuna azpimarratzeaz gain, atzokoan diru bilketa berezia egin zuten Lodosako ikastolaren alde.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu