Euskararen aldeko «jauzi bat» eskatu dio EHEk Euskal Hirigune Elkargoari

Bilkura egin dute Etxegarai eta Kurutxarrirekin, eta euskararen kontrako debekuak salatzeko eskatu diete.

EHEko kideen agerraldia Euskal Hirigune Elkargoaren aitzinean. GUILLAUME FAUVEAU
EHEko kideen agerraldia Euskal Hirigune Elkargoaren aitzinean. GUILLAUME FAUVEAU
Ekhi Erremundegi Beloki.
Baiona
2025eko maiatzaren 16a
14:48
Entzun 00:00:0000:00:00

Euskarak bizi duen larrialdiaren aitzinean, Euskal Hirigune Elkargoak hizkuntza politikan zinezko jauzi bat egin dezala eskatu du EHE Euskal Herrian Euskaraz-ek Baionan. Bilkura egin dute, eguerdian, Jean Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariarekin eta Antton Kurutxarri hizkuntza politikarako lehendakariordearekin. Euskarak egunerokoan pairatzen dituen bidegabekeriak salatzeko eskatu diete. 

Bilkuraren ondotik egindako agerraldian, azken hilabeteetan izandako gertakariak oroitarazi dituzte, euskarari eta euskaldunei ezartzen zaizkien debekuak azpimarratzeko: auzitegietan euskaraz mintzatzeko debekua, ikasleek azterketak euskaraz pasatzeko debekua, eta herrien euskal izenak ofizialak ez izatea. 

Horrez gain, kultur arloan euskal kulturari lehentasuna emateko eskatu diote elkargoari EHEko kideek, eta baita euskara ikasi nahi duten heldu guziek euskarazko kurtsoak kitorik hartu ahal izateko baldintzak sortzeko ere. 

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (2)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.