Zehazki, EKE Euskararen Kultur Elkargoaren salaketak abiatu zuen auzia: dirulaguntzen banketan irregulartasunak egitea leporatzen zien biei, eta hamar urtean kargu publikorik betetzeko gaitasunik gabe uztea eskatzen zuen.
Joan den otsailaren 3an Iruñeko Instrukzio Epaitegiak Pegenaute eta Villanuevaren aurkako ahozko epaiketa hastea erabaki zuen, baina bi auzipetuak ordezkatzen dituen Nafarroako Gobernuaren aholkulariaren helegitea onetsi du Nafarroako Auzitegiak, eta artxibatu egin du auzia.
Hizkuntza normalizazioa