Euskara

Euskararen erabilera aztergai BERRIAn

Soziolinguistika Klusterraren azterketek zer esana eman dute. Haren arabera, duela hamar urte baino puntu bat gutxiago (%12,6) entzuten da kalean euskaraz. Bideoa: Garikoitz Goikoetxearen analisia (Lara Madinabeitia / BerriaTB). [youtube]https://youtu.be/NnI9i_Lg83Y[/youtube]

2017ko uztailaren 12a
07:32
Entzun

Azken hamar urteetan beheranzko joera hartu du euskararen erabilerak kalean. Hala ondoriozta daiteke Soziolinguistika Klusterraren azterketak ikusita. Haren arabera, Euskal Herrian kalean hizketan entzun dituztenen %12,6 ari ziren euskaraz, 2006an baino puntu bat gutxiago. Adina erabakigarria da erabileran, hau da, zenbat eta gazteago orduan eta gehiago hitz egiten dute euskaraz. Herrialdeka, berriz, Gipuzkoan hitz egiten da gehien euskaraz, nahiz eta azken urteetan hor ere beheranzko joera nabaritu duten.

Datu horiek aintzat hartuta, erreportaje sorta prestatzen ari da BERRIA datozen egunetarako. Bihar eta etzi sakon aztertuko ditu ikerketaren emaitzak, eta baita eragileen iritziak bildu ere; datozen egunetan, berriz, herrialdeka aztertuko du euskararen erabilera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.