euskara

Euskararen kale erabilera ez da igo azken bost urteetan

Soziolingustika Klusterrak iaz egindako ikerketaren arabera, euskararen erabilera %13,3koa izan zen; 2006an, %13,7koa. 

2012ko uztailaren 6a
16:28
Entzun

Euskararen kale erabilera mailak lehen bezala jarraitzen du, Soziolinguistika Klusterrak 2011n egindako neurketaren arabera. Euskal Herriko kaleetan %13,3ko erabilera zuen euskarak; 2006an, ordea, %13,7koa. Hamarreko horien gorabehera errore-tartearen barnean sartu du Soziolinguistika Klusterrak, lagin-akatsa %95eko konfiantza mailarekin +0,4koa baita. 

Herrialdeka, gehien Gipuzkoan erabiltzen da euskara: %32. Bizkaian %9, Nafarroan %6, Araban %4. "Zoritxarrez" Ipar Euskal Herriko daturik ez dutela esan dute.

Euskal Herri osoko 97 udalerri neurtu dituzte, eta 154.277 elkarrizketen nahiz 363.616 hiztunen informazioa bildu dute. Adin taldeari dagokionez, neurketaren emaitzek diote haurrak direla euskara gehien erabiltzen dutenak: %19. Gainera, haurren presentzia eragin handiko aldagaia da euskararen kale erabileran. Izan ere, haurrak eta nagusiak elkarrekin daudenean jasotzen dira erabilera daturik altuenak, Gipuzkoan salbu. Haurrak eta nagusiak elkarrekin aritu, edo haurrak bakarrik aritu, erabilera antzekoa da Gipuzkoan: % 45 ingurukoa.   

Datu guztiak sakonago aztertzeko aukera izango da, EHUko Udako Ikastaroetan. Euskararen erabileraren bilakaera, egoera eta norabidea, datuen argitan izeneko jardunaldi bat antolatu baitute uztailaren 16 eta 17rako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.