Euskarak azken 30 urteetan izan duen bilakaera nabarmendu zuen Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak atzo, Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena sarien banaketan. «Euskararen egoera erabat aldatu da», hausnartu zuen. Lan horretan EHUk «funtsezko» eragina izan duela gaineratu zuen. Andres Urrutia euskaltzainburuak, berriz, EHUk eta Euskaltzaindiak ematen dituzten sarien garrantzia nabarmendu zuen: «Ezagutzaren gizarteratze prozesuan ezinbesteko lagungarriak dira».
Bost jakintza arlotan aurkeztutako tesiak saritu zituzten: Zientzietan, Joanes Lizarraga Olanok eraman zuen saria; Itziar Adarraga Usabiagak jaso zuen Ingeniaritza eta Arkitektura alorreko saria; Osasun Zientzietan, Mireia Agirre Diezen lana nabarmendu zuten; Galder Guenaga Garairen tesiak jaso zuen Gizarte eta Lege Zientzietako aitortza; eta, azkenik, Giza Zientzietan, Amaia Munarriz Ibarrolaren lana saritu zuten. Goirizelaiak errektore gisa egindako azken ekitaldia izan zen atzokoa. Nekane Balluerkak hartuko du haren lekua, gaur bertan.
Euskararen normalizazioan EHUk egin duen lana goratu du Goirizelaiak
Bost doktorek Koldo Mitxelena sariak jaso dituzte, euskaraz idatzitako tesiengatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu