Argitalpena

Euskararen normalizazioaz 'Hermes'-en

2011ko martxoaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Sabino Arana Fundazioak argitaratzen duen Hermes aldizkariak ale monografikoa eskaini dio hizkuntzaren normalizazioari azkeneko zenbakian, 36.enean. Euskararen auzia: Darwin ala Babel izenburu generikoarekin, Erramun Osoaren, Joan i Mari Bernaten, Patxi Aztarrikaren, Andres Urrutiaren, Conrado Mugarzaren eta Joxean Muñozen artikulu bana bildu ditu aldizkariak, eta, horiekin batera, Nerea Azurmendik Anjel Lertxundiri eginiko elkarrizketa.

Horrez gain, Hermes aldizkariak beste berrikuntza bat ere badakar azkeneko zenbakian. Artikulu guztiak ele biz agertzen dira. Euskaraz eta gaztelaniaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.