Euskararen ofizialtasuna eskatuko du Kontseiluak
IRUÑEA. Asteburu honetan Nafarroan euskaraz bizitzearen alde egingo diren bi ekimenetan parte hartzeko deia egin du Kontseiluak. Bihar manifestazioa egingo dute Tuteran, Nafarrak garelako, Erriberan euskaraz lelopean. Igandean, berriz, festa antolatu dute Mendigorrian, euskararen ofizialtasuna eskatzeko. Kontseiluaren iritziz, bi leku horietan «Vascuence-aren legea izan da arazoaren sortzailea. Nafarroako euskaldunen hizkuntza eskubideak banatzen dituen legea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu