Hamar urte bete ditu Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, eta urteurren horren harira, erakundearen sorreran parte hartu zuten hainbat lagun bildu dira gaur Donostian Euskaraz bai adierazpenarekin bat egiteko eskatzeko eragileei. Euskarak aurrera egiteko erabilerarako jauzia egin behar duela nabarmentzen da adierazpen horretan, eta, beraz, funtzio sozial guztiak euskaraz garatzeko aukera sortu behar dela lehenbailehen.
Euskaraz bai adierazpena iazko abenduaren 19an aurkeztu zuen Kontseiluak, Bilbon, Euskalduna Jauregian, 10. urteurrena ospatzeko ekitaldian.
Hizkuntza normalizazioa