Euskaraz bizitzeko eskubidea eskatzeko, gaur zortzi Faltzesera joatera deitu dute
FALTZES. Sortzen elkarteak antolaturik, euskaraz bizitzeko eta ikasteko eskubidea aldarri izango dute datorren igandean Faltzesen, Nafarroan. Euskararen legeak ez-euskalduntzat hartzen duen eremuko hautetsi hainbatek dei egin zuten atzo igandeko ekitaldietan parte hartzera. Egun osoko egitaraua atondu dute. Ekitaldi nagusia 13:30ean egingo dute, eta ondoren herri bazkaria dute. Musika ere izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu