euskara

Euskaraz ikasgaien erdia ikastea nahikoa izango da euskara mailarik frogatu behar ez izateko

Isabel Zelaa Hezkuntza sailburuak eta Blanca Urgell Kulturakoak euskara salbuesteko dekretuaren zirriborroa aukeztuko dute. Unibersitatean euskara kreditu zehatz bat gainditzen dutenek, EGAren pareko maila izango dute.

2011ko urriaren 3a
15:43
Entzun

Eusko Jaurlaritzak euskara salbuesteko dekretuaren zirriborroa aurkeztu du gaur, eta bertan jaso duenez, DBHn, batxilergoan edo lanbide hezkuntzan ikasgaien erdia euskaraz ikasten dutenek ez dute administrazioan euskara titulurik beharko euskara maila frogatzeko.

Neurria, gainera, atzera begirakoa izango da eta 2008ko apirilaren 16tik izango du eragina. D eta B ereduetako ikasleei eragingo die, eta dekretuak jasoko duen moduan ikasgaien erdia euskaraz ikasten dutenek B2 maila izango dute, PL1 Hezkuntzan edo 2. maila administrazioan.

Gaur aurkeztu dute Isabel Zelaa Hezkuntza sailburuak eta Blanca Urgell Kulturakoak zirriborroa. Urtea amaitu baino lehen onartu nahi du Jaurlaritzak dekretua, eta azaldu dutenez orduan ikasketa mailaren arabera salbuespen maila desberdinak izango dira.

Gainera, unibertsitatean ere zehaztutako euskara kreditu kopurua gainditzen dutenek ere ez dute euskara maila frogatu beharko, eta EGA tituluaren pareko maila izango dute zuzenean.

Zelaak esan du dekretuarekin euskaraz ikasten duten ikasleekiko "injustizia" amaituko dela, euskaraz ikasi ostean ez zaielako maila frogatzeko eskatuko; gaztelerarekin horrelakorik ez dela gertatzen argudiatu du. Dekretua ikasle askorentzat "askatzea" suposatuko duela gaineratu du, "askok orain dirua eta denbora xahutu behar dutelako euskara maila frogatzen".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.