GASTEIZ. Euskarazko gaitasun maila egiaztatzeko C2 azterketa egiteko deialdia irekia izango da aurrerantzean, HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak—Eusko Jaurlaritzaren barrukoa— argitaratu berri duen ebazpenaren ondorioz. Orain arte, euskaltegietako ikasleek baino ezin zuten azterketa hori egin. C1 mailako proba ere irekia izango da —EGAren parekoa da, eta EGA proba irekia da lehen ere—. B1 eta B2 mailako probak ere irekiak dira jada.
Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak euskalgintzarekin egindako parte-hartze prozesuaren emaitzak aurkeztu zituen atzo. Euskararen normalizazioan eraginkorrago izateko «berrikuntza-palanka» batzuk identifikatu dituzte: hiztunen aktibazioa, arnasguneen indartzea, euskarazko proiektu eta zerbitzuen ikusgarritasuna, gazteen aisialdia, hedabideak... Alor horiek datorren urteko aurrekontuan txertatzeko konpromisoa hartu du Hizkuntza Berdintasunerako Zuzendaritzak.
Euskarazko C2 tituluak deialdi irekia izango du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu