Iruñeko Udalak adierazi izan duena baino %20 handiagoa da haur eskoletako zerbitzua euskaraz jaso nahi dutenen ehunekoa, HE Gurasoak taldearen arabera. Hurrengo urteko aurrematrikulazio datuak aztertuta ondorioztatu du hori, eta udalari egotzi dio estatistikak «faltsutu» izana.
Hala ere, nabarmendu du euskara ezin dela neurtu «eskaria-eskaintza parametroetan», eta ume guztiek duela euskara ikasteko eskubidea. Euskarazko murgiltzea ezartzeko eskatu diete instituzioei.
Euskarazko eskaria %35,2koa da, HE Gurasoen arabera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu